Lankidetzak | Film Making for Social Change
Kultura zinemaren bidez hazteko eta gizarte-ekintzarako tresna gisa
Zinemaldi ez lehiakor honen helburua aldaketa soziala bultzatzen duten gaiak mahai gainean jartzea da, eta bat dator Nafarroako Kutxa Fundazioaren espirituarekin: kultura hazteko eta gizarte-ekintzarako tresna gisa hartzea, zinemaren bitartez.
2024ko edizio honetako gai nagusia maitasunak eta gorrotoak gizartearen eragile gisa duten harremana izan zen. Proposamen horri esker, CIVICANera hurbildu zen publikoak gogoeta egin ahal izan zuen gizartearen espiritu kritikoa sustatzeko.
