NAIR Center
Ikerketaren laguntza
Caja Navarra Fundazioak 2024an hasi zuen elkarlana NAIR Zentroarekin, Nafarroako Adimen Artifizialaren koordinatzailearekin eta teknologi zentroetako ikerketa aplikatua unibertsitateetako oinarrizko ikerketarekin integratzen duen erakundearekin.
Fundazioaren ekarpena bi ikerketa-prestakuntza bekak sustatzera bideratuta dago, bata neurozientzia konputazionalari buruzkoa eta bestea datu eta informazio fusioari buruzkoa, hurrenez hurren.
Lehenengo doktorego tesiak, neurozientzia konputazionalekoak, EEG seinaleen edo beste motatako seinaleen azterketa sakonagoa lortu nahi du teknika adimentsuen bidez.
Bigarren doktorego tesiak, datu eta informazio fusioari buruzkoak, mekanismo berrien garapenean zentratzen da, adimen artifizialeko algoritmo desberdinetan aplikagarriak direnak, interpretagarritasuna eta azalgarritasuna hobetzeko.
