Neptuno Campusa
Ingurumen Hezkuntzako Programa
Campus Neptuno Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, natura eta itsasoarekin benetako harreman zuzena lehen pertsonan bizitzeko aukera eskaintzen duena. Ikastetxeekin batera garatzen da, martxotik ekainera bitartean. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleeizuzendutako kanpamentua da.
Ingurumen-jardueren barruan, ikasleek Hondarribiko inguruko ibilaldiak egiten dituzte, flora eta fauna espezie desberdinak identifikatzeko, eskualdearen historia geologikoa ezagutzeko, eta gizakiaren esku-hartzeak paisaia mota hauetan dituen ondorioak ulertzeko.
Campus Neptunon, harreman pertsonalak eta gizarte-erantzukizuna sustatzea lantzen da, kolonietan gertatzen den bizikidetza testuinguru errealaz baliatuz.
Helburu nagusia naturarekin murgiltze-esperientzia bizitzea da. Nafarroan parte-hartzaileek izan dezaketen ingurunetik desberdina den ingurune batekin harremanetan jarriz, haien gaitasun sozialak eta harremanetarako trebetasunak garatzen laguntzeko. Sormena eta irudimena indartuz.
Garapen jasangarrirako helburuak dira egonaldi osoan zehar lantzen den gai transbertsalaren esparrua. 17 GJHak, aisialdiko hezkuntza ikuspegitik landuta, balio unibertsalak barneratzen dituzte.