Ondare finantzarioa

  1. Hasiera
  2. Gardentasuna
  3. Ondare finantzarioa

Bilakaera positiboa

Nafarroa Kutxa Fundazioaren ondare finantzarioaren bilakaerak bide positibotik jarraitu zuen 2025ean, erakundeak 2023an diseinatutako Inbertsio Politika erreferentziatzat hartuta betiere. Hala, aurreko urteetan hasitako dibertsifikazio-prozesuak ere aurrera jarraitu zuen, Inbertsio Politikaren dokumentuan jasotako irizpideei lotuta.

Hala, Inbertsio Politika honen egitura Fundazioaren jarduerak eskatzen dituen beharrei erantzun ahal izateko diseinatuta dago, ondarea balio errealetan babesteari uko egin gabe. Dokumentu horren oinarrian "belaunaldien arteko ekitatea" izeneko funtsezko ideia dago: etorkizuneko belaunaldiek, gutxienez, egungoek dituzten finantza- eta jarduera-gastuaren aukera berberak izatea.

Premisa horrekin, gastu-arauak 10,7 milioi euroko partida bat bideratu zuen 2025ean Fundazioaren jarduera sustatzeko. Bestalde, erakundearen ondare finantzarioaren portaera oso positibotzat jo daiteke, aurreko ekitaldian baino % 18,3 gehiago izan baita.

Ondarea 2025aren amaieran -MILIOI EURO-

%

Ondarearen hazkunde orokorra 2024arekin alderatuta

%

GIZ-IRIZPIDEEN ARABERA KALIFIKATUTAKO ONDAREA

AA. GIZARTE-ERANTZUKIZUNEKO INBERTSIOEN BATEZ BESTEKO KALIFIKAZIOA