Isterria

Plan estrategikoaren aurkezpena

2025-2028

2025. urtea funtsezko unea izan zen Isterria Hezkuntza Bereziko Zentroarentzat, 2025-2028 aldirako plan estrategikoa aurkeztu baitzuen. Dokumentu hori proiektu honen gida da; desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko eta babesa emateko erreferente izan nahi du, eta eremu guztietan inklusioa sustatuko duten metodologia eta baliabideak sortzen lan egiten du aktiboki.

Fundazioaren inbertsioa egoitzan -milioi euro-

Prestakuntzetan parte hartu duten pertsonak

IKASLEEN ASEBETETZE-MAILA -10etik-

FAMILIEN ASEBETETZE-MAILA -10etik-

PROFESIONALEN ASEBETETZE-MAILA -10etik-

Zentroaren prestakuntza-katalogoa

Urte honetako mugarri nagusietako bat zentroaren prestakuntza-katalogoa sortzea izan zen, 2020ko abenduan onartutako LOMLOEren arau-esparruaren ondorioz.

Araudia horrek gaitasuna ematen die Hezkuntza Bereziko Zentroei ikastetxe arruntentzako erreferentzia- eta laguntza-zentro gisa jarduteko.

Hala, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Nafarroako Ikastolen Elkartearekin, eta prestakuntza-ekintzak egin ziren hainbat ikastetxetan eta beste gizarte- eta kirol-erakunde batzuekin.

Instalazioen hobekuntza

Isterriako instalazioen esparruan, Nafarroa Kutxa Fundazioak egoitza berritzeko bigarren faseari ekin zion.

2024ko udan bi etxe ordezkatu ondoren, 2025eko udan beste bi ordezkatu ziren. Eragin handiko hobekuntza ikasleentzat eta talde profesionalarentzat.

Osasun-desentsibilizazioko proiektua

Osasun Desentsibilizazioko proiektuak aurrerapauso bat eman zuen 2025ean, APP Tour Salud 360º aplikazioa sortuta. Tresna digital horri esker, errealitate birtualaren bidez, adimen-desgaitasuna duten pertsonek mediku-kontsultak hobeto aurreikusi eta prestatu ditzakete, bisita horiek egingo diren espazioak ikusiz.

Aplikazio hau Osasun Desentsibilizazioko proiektuaren parte da. Proiektu horrek 2023an Nafarroako Gobernuaren Gizarte Berrikuntzako lehen saria jaso zuen, eta 2024an CECAren Gizarte Ekintzako bigarren saria.

Ekimen aitzindaria da Nafarroan, eta adimen-desgaitasuna duten pertsonek osasun-arretan dituzten zailtasunei ikuspegi integral batekin heltzen saiatzen da: hipersentsibilitatea, fobiak, komunikazio-sistema desberdinak, itxaronaldiak, testuinguruak haien beharretara egokitzeko dituen zailtasunak...

Proiektu honen helburua osasun-sarbidea eta -arreta hobetzea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonen osasun-eskubidea bermatuz. Horretarako, pertsonengan eta komunitate-ingurunean aldaketak eragiten dituzten ekintzak garatzen dira, adimen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta bizi-kalitatea hobetuz.

Isterriako basoa

Isterriaren berezko beste ekimen batek bultzada izan zuen 2025ean: Isterriako basoak, irisgarritasuna hobetzeko obrak egin baitziren.

Esku-hartze horrek laguntza-behar desberdinak dituzten adimen-desgaitasunaren eremuko erakundeekin lan egiten duten hainbat entitateren balidazioa izan du. Urte honetan, programa terapeutikoa eta akademikoa finkatu dira ingurune horretan.

Parte-hartzea, hedapena eta prestakuntza

Isterria zentroak kanpoko hainbat jardunalditan parte hartu du eta bere proiektua partekatu du, baita komunikabideetako programetan ere, enpresekin praktikak egiteko hitzarmenak sinatuz edo Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren "CELERA" erronkarekin.

Barne-eremuan, prestakuntza-saioak egin ziren, eta dokumentu estrategikoak aurkeztu ziren, hala nola Kode Etikoa edo aurrekontua.