Adinekoak
Adinekoekiko konpromisoa
Bi zentroren udal-kudeaketa
2025ean zehar, Nafarroa Kutxa Fundazioak urrats bat eman zuen adinekoentzako Convive zentroen kudeaketan. Aliantzak sortzeko bokazioari jarraiki, akordio bat lortu zuen Iruñeko eta Zangozako udalekin, bi zentro horien kudeaketa lagatzeko.
Era horretan, Iruñeko Estafeta kalean dagoen zentroak eta Zangozakoak Nafarroa Kutxa Fundazioarenak izaten jarraitzen dute, baina orain bi udalen zuzeneko kudeaketapean geratu dira, erakunde horiek hurbilago baitaude eremu horietako adinekoen errealitatetik. Bi jantoki sozialak (Donibane eta Bigarren Zabalgune auzoetan kokatutakoak) azpiegitura garrantzitsuak dira kolektibo horren beharrei erantzuteko.
Longebidade berriak
Nafarroa Kutxa Fundazioa lan-prozesu aitzindari batean murgilduta dago gure gizartearen erronketako bati erantzuteko: nolakoa izango den belaunaldi berrien zahartzea eta prozesu hori nola bizi nahi izango dugun.
Ezezagun horri aurre egiteko, 2024an zehar, lana hasi eta ikerketa-prozesu bat egin zen, Nafarroako hainbat eremutako adinekoen iritziak eta ikuspuntuak bilduz, erretiratu ondorengo urteak nola bizi nahi dituzten argitzen saiatzeko.
Prozesu hori 2025ean amaitu eta Nafarroako eragile interesdunen aurrean aurkeztu zen, eta inkestak, elkarrizketa pertsonalak eta focus group-ak erabiliz gauzatu zen.
Bildutako iritzi, ikuspuntu eta datuek analisi-prozesu bati eta aurretiazko ikerketa honetatik lortutako ondorioekin koherenteak diren ekintzak bilatzeari bide eman zioten.
Prozesu guzti honen azken emaitzak epe labur eta ertainera garatuko diren hiru lan-ildo ireki zituen:
- Ikerketa berri bat laguntza-sarrerik gabe zaintza behar duten pertsonen egoerari buruz.
- Prestakuntza-prozesuak hainbat enpresarekin lankidetzan, erretirorako bizi-trantsizioa errazteko.
- Dagoeneko erretiratuta dauden pertsonei onura komunari lagunduko dioten ekimenak abian jartzeko aukera emango dien proiektu-inkubagailu bat.


























