Lankidetzak | Baluarte Fundazioa

  1. Hasiera
  2. Kultura eta Hezkuntza
  3. Civican
  4. Lankidetzak | Baluarte Fundazioa

Bitartekaritza eta kultura partekatua, musika klasikoa elementu katalizatzaile gisa hartuta

Musika klasikoak bere ohiko espazioa du CIVICANen, Nafarroa Kutxa Fundazioaren eta Baluarte Fundazioaren arteko aliantzari esker, Enclave Fortissimo programaren bidez. Urte osoan zehar eskainitako entzunaldien ziklo gidatuari esker, adin eta jatorri askotako pertsonak hurbildu ahal izan ziren musika-estilo horretara eta haren egile eta obra nagusietara.

Proposamen didaktiko honek bitartekaritza jartzen du erdigunean, eta kultura partekatuak, publikoarekin batera, hartzen du protagonismoa. Obra horien entzunaldia María Setuain bezalako profesional baten laguntzarekin uztartzeak aukera ematen die ohikoak ez diren publikoei musika klasikora hurbiltzeko.

Musikako profesionalen parte-hartzeak, bai entzunaldietan, bai Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren musikariekin egindako kontzertuetan, kalitate-plus bat ematen dio programa honi, Nafarroa Kutxa Fundazioaren eta Baluarte Fundazioaren nortasunarekin bat datorrena.